XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta Jainko ona biguindu egin zen.
Eta gizonari mezu bat bidali zion, halabeharrez belarrietan kotoia eduki zuela esanez.
Keesek barre egin zuen, baina Wiebe serio geratu zen.
- Ulertu al duk? - galdetu zion.
- Jakina!
- Pozik egon beharra diat hor atzeko zozoaren kanta entzuteko gauza naizelako, nahiz eta bera ikusteko gauza ez izan.
Wiebek ez zion ezer esan. Txoria imitatzen hasi zen. Apur bat geroxeago esan zion: @- Gainera ez duk zozoa, txonta baizik.
- Putza!
- Igerian egiten ez duten txori guztiei
- Dagoeneko sei urte egin dizkiat hemen kanpoan
- Rikkieri galdetuko zioagu
Rikkiek ziur jakingo duela.
Eta biotatik irabazle ateratzen denak, bestearen postrea jango dik.
- Ni beti aseturik geratzen nauk - esan zion Wiebek ironiaz.
- Ni ere bai
- Tira, ongi zegok - esan zuen Wiebek.
Biak Rikkieren bila joan ziren.
Rikkie lehen ikastaldeko mutiko kaxkar eta temati bat zen.
Aitak
Zeharo itsua zen, baina txorien imitatzaile gisa ez zuen begi beharrik, argitzen zuen Rikkiek.